viernes, 24 de octubre de 2008

Top 7 zerrenda

  1. www.eitb.com → Telebistan emandako bideoak eta telebista zuzenean ikus ditzakegu, eta baita irratiko zati aukeratuak edota zuzeneko emisioa entzun ere.
  2. www.rtve.es → Aurreko atariaren bidetik, honek ere irratia eta telebista biltzen ditu, eta informazioa ardatz duten bideoak eta audioak ikusi eta entzuteko aukera eskaintzen du.
  3. www.argia.com/bideoak/Argia astekarian kaleratzen dituzten elkarrizketa eta erreportajeen inguruko bideoak jartzen dituzte eskuragarri.
  4. www.berria.info/berriatb/Berria egunkariaren atari berrituan hainbat bideo jartzen hasi dira. Baliabide gutxirekin ere zer-nolako bideoak egin daitezkeen ikusteko baliagarria.
  5. arrosasarea.org → Euskal Herriko 21 irrati biltzen dituen sarearen ataria. Irrati horietan egindako hainbat saio entzuteko aukera ematen du, eta baita irrati horien atarietara sartzeko lotura ere. Atari horietako batzuetan ere irratia entzun daiteke.
  6. www.youtube.com → Milaka bideo aurki ditzakegu atari horretan, eta horien artean baita gure irakasgaia aztertzeko baliagarriak direnak ere.
  7. www.euskaltube.com → Aurreko atariaren antzekoa da hori ere, baina euskarazko bideoak dira nagusi. Gure irakasgairako materialak euskaraz aurkitzea nekezagoa da.

Txolarre irratia

Tolosaldeko (Gipuzkoa) euskarazko irratia da Txolarre, 2000. urtean sortua. Irrati librea da, eta, hortaz, borondatez aritzen dira lagun asko saioak-eta egiten. Hala ere, eguneroko programazioa aurrera ateratzeko, badira lan ordaindua egiten duten lagunak ere.

Eskualde mailakoa izaki, irrati txikia da Txolarre. Horregatik, erakundeen laguntza beharrezko du gastuei aurre egiteko. Horrez gain, bestelako finantza-iturriak bilatzen ditu: publizitatea, jaietako txosnak, emanaldiak...

Irratiko saio nagusiena astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara egiten den Tolosaldeko ahotsa saioa da. Eskualdeko albisteak jorratzen dituzte, eta baita erreportajeak eta elkarrizketak ere. Sail finkoak ere badituzte: eskualdeko eguraldia, herri kirolak, bertsolaritza... Hainbat eragileren kolaborazioak ere izaten dituzte astero: EHNE, Etxerat, Tolosaldeko Bilgune Feminista... Asteburuetan, berriz, Hitzak hegan saioa eskaintzen dute. Kazetaritza gustuko duten eskualdeko gazteek egiten dute saioa, eta kolaboratzaile ugari dituzte. Programazioa Arrosa irrati sareko programekin osatzen dute. Euskal Herriko hainbat irrati txiki biltzen ditu sare horrek, eta programak elkartrukatzen dituzte elkarren artean.

Tolosaldeko 28 herrietan entzun daiteke txolarre FM 107.5 eta FM 101.2 frekuentzietan. Anoetan du egoitza nagusia. Web-gunea ere badute, zuzeneko programazioa eta elkarrizketa zenbait entzuteko aukera eskaintzen duena, besteak beste:
http://213.195.77.68

Herri-izenak euskaraz informazio saioetan

Honako hauek dira aukeran zeudenetatik erantzun zuzenak:

0.- A. Al Gore estatubatuarrak, Luxenburgoko Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herriko bidea hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbaon eta Gasteizen.

1.- A. Zenbait manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazakhstango Errepublikan.

2.- A. Litekeena da Marokon edo Gambian izatea Aldaketa Klimatikoari buruzko datozen topaketak.

3.- A. Boliviar gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania alegia, menperatzen dituztenak.

4.- A. Georgiako hiriburuan, Tbilisin alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta euskaldunak ahaideak izan daitezkeela dakite askok.

5.- A. Abkhaziarrak georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek, ostera, kurdoen hizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.

6.- A. Euskal arrantzaleek Seychelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsaspiraten beldur.